XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IX San Pedro gizena eta Guardia Zibilen eszena

Ostatuko jangela neurtzen ari zela zirudien Madame Kontxexik, atzera eta aurrera ibiliz eta amorru bizian mehatxuak botaz: - Gerra!.

Ebarixtok lasaitu egin nahi zuen emakumea eta bare hitzegiten zion zer egin zezaketen galdetuz, baina Madamek berdina errepikatzen zuen gero eta ozenago: - Gerra!.

- Non? Non dago gerra?- esnatu zen, susto batean, baserritar mozkorra.

- Hago isilik heure horretan, nahikoa gerra baduk eta, alkoholez gainezka dauzkaken hire zaina horietan - eta baserritarrak loari ekin zion berriro.

- Baina, Madame, zer egin dezakegu?

- Denbora galtzen ari gara alferrik....

Madamek bere ibilera amorratua utzi eta Ebarixtoren parez pare geratu zen:.